guri hotsegiteko ordutegia eta gainerako baldintzak

egizu klik hemen guri mezua bidaltzeko

bidal iezaguzu mezu elektronikoa
kontaktatu

Bidal iezaguzu mezu elektronikoa adieraziz nongoa zaren eta zer egin nahi duzun, eta aurrerantzean, gure ekintzen, eskaintzen eta berrikuntzen jakin gainean izango zaitugu. Idaztea besterik ez duzu, ala telefonoz hotsegin: telefono arretarako ordutegia

zubisaltoaren jatorria eta bilakaera

zubisalto egiteko aukerak eta salneurriak

Jonael.gif (7025 bytes)

aurreikusita ditugun ekitaldiak eta baldintzak

zubisaltoaren inguruko anekdotak eta bitxikeriak

ZUBISALTOA

KIENE-REN PENDULUA

Ausarta al zara? Zeure burua zubi batetik behera botatzeko gai izango al zinateke?

Gezurra dirudien arren, gurekin zubitik salto egitea, egunean zehar egin dezakezun ekintzatatik seguruenetakoa da hau, etxean geratzea baino seguruagoa. Baina oso oso zirraragarria. Gurekin milaka pertsonek egin dute salto, eta denak onik irten dira, eta ia den-denak gustura. Ez dugu gezurrik esango, bi pertsonek, onik irten arren, zubisalto egiteaz damutu dira gurekin, esperientzia gogorregia izan zuten, gehiegizkoa. Gainerakoak erabat kontent, euforiko, zoratuta irten dira.

1998. urtetik hona egiten dugun moduan, instalazioko eta prozedurako puntu den-den-denak bikoiztu egiten ditugunetik (lehenengoak izan ginen eta bakarrak gara), seguruago da gure soketatik zintzilik minutu bat egotea, auto batean, bizikleta batean ala, batez ere, moto batean minutu bat ibiltzea baino, edota minutu batez zigarro bat erretzea baino.

Hori jakinik, ausartuko al zinateke?

Zubisaltoa edo zubijauzia, zubi batetik, eskaladako sokak erabiliz salto pendularra egitea da. Ez gomasaltoarekin nahastu. Gomasaltoa eskaladako sokak baino dexente lodiago diren gomaz egiten da, zubitik ala garabitik, gehienetan erorikoa (ia) bertikala egiten da, eta material honek %200era edo %300eranoiko luzamendua jasaten du, sokek %4, %8 besterik ez. Erabat desberdinak dira, bai saltoak eta bai esperientziak.

gomajauziaren orrialdera joan

Gomasaltoak, zubisaltoa bezala, zubiaren kontrako aldetik egiten denean beste izan bat du:

gomajauzi pendularraren orrialdera joan

Eta zubisaltoa zubirik gabe egiten denean, bestelako egitura bat (ala bi) erabiliz, pendulusaltoa da, eta geurea bezain ikaragarria izanez gero:

GHETTHAren jauzi pendular itzela ezagutu

Jende askok dionaren kontra, zubitik salto egitea ez da, beraz, batere ekintza suizida. Are gehiago, gizakiaren oinarrizko behar bati erantzuten dio: geure mugak gainditzearen beharrari.

Gizakiok, geure garun bereziak ematen digun abstrakzio maila gorenari esker, geure mugak gainditzea irudika dezakegu, baita lortu ere. Gizaki garenetik, behin eta berriz geure mugak harago eraman ditugu: beste edozein animaliak baino indar gehiago, abiadura gehiago, sakonera handiago, distantzia handiagoak, eraikuntza nabarmenagoak... lortu ditugu. Baina, maila pertsonalean, geure mugak hortxe daude: altuerak beldur ematen digu, eta zubi batetik (soka biz lotuta) salto egiteak, beldur handia.

9

Esperientzia hezigarria da. Batetik, senak, paralizatu egiten gaitu, salto egitea eragozten digu. Baino, bestetik, gure arrazoimenak, segurua dela gogorarazten digu, gozagaria, jende askok salto egin duela badakigu, gure aurretik hainbat lagun ikusi ditugu salto egiten, eta onik, pozik irteten. Bizitzan askotan jokatu beharko dugu senaren aurka, geure beldurrak irentsiz, baztertuz, gaindituz. Heldutasunaren ezaugarritako bat da: uneko desatseginari aurre egiten jakitea ostera helburu desiragarria lortzeko. Horretarako entrenamendu gisa har dezakegu zubisaltoa.

Geure egunerokoan, maiz, geure gurarien, beldurren kontra jokatu beharko dugu, irentsi beharko ditugu, gainditu. Heldutasunaren ezaugarritakoa da: une desatseginak gaiditzeko gaitasuna izatea, desiragarri den helburuaren bila. Zubisaltoa (edo salto mudu beldurgarri hauetako edozein) alor honetako entrenamendu gisa har dezakegu.

Beldur horri aurre egiteak eta gainditzeak, ordea, plazer itzela, ikaragarria ematen digu, eta horrexegatik egiten dugu, geure mugak gainditzeko. Agian tribu askok gaztaroan egiten dituzten transizio edo iniziazio erritualekin badu zerikusirik.

Eta monitoreen seriotasuna, profesionaltasuna ikusiko duzu, baloratuko duzu, fidatuko zara.

Gurekin salto egitera etortzen direnetik, salto egiteko ekipatzen ditugunetik, ia denek egiten dute salto. 147 bakoitzetik batek egiten digu atzera, orain arte gobernatu ditugun 19.000 salto baino gehiagotan, 91 pertsonek besterik ez dute atzera egin gurekin. Beste nork eskaintzen dizu halako estatistikarik? hainbeste konfidantzik?

Fidatzea besterik ez da, hori bai, barrutik izugarrizko zurrunbiloa arituko zaizu, deabru guztiak dantzan sentituko dituzu: aurpegia zurbil, sabelean taupadak, bihotza arrapaladan, ileak tente, 2+2 zenbat den kalkulatzeko ezgai, mugitzeko trakets... Hori guztia Santa Adrenalinak eragiten du, eta, gezurra badirudi ere, horrela babestu egiten gaitu.

Bihotza lertzearen beldurra bazter ezazu: ez da ezagutzen kasu bakar bat munduan (salto egiten dutenen artean). Santa Adrenalina Deunak babesten gaitu eta Soka Duenak salbatzen. Otoi egiegun.

Zubiaren alde batean saltaria jartzen da, gerriko batez soken mutur banan lotuta. Beste aldean lotzen dira sok(ar)en beste muturra(k) eta tentsatu eta finkatu ondoren egin daiteke saltoa, pendulua.

Lurraren erakarmen indarrak mugitzen gaitu, grabitateak, eta segunduko 10m/s azeleratzen garela jakinez, 3’25 segundutan 50m jaitsi eta 0-tik 120Km/h-tara heltzen gara!
Gorputza asaldatu egiten da, bihotza saltoka hasten da, arnasa bizkortzen, odol presioa igotzen da, azaleko odolak ihes egiten du, aurpegia zurituz. Odolaz baino zainak adrenalinaz betetzen zaizkigu... Hiru, bi, bat...Salto!
Arnasa gelditzen da. Orain mutu gara (gehienak, batzuk opera kantari).
Une bat besterik ez da (bat, bi ala hiru segundo), agian oso luze egingo zaizuna. Soka, hasieran tirante, uzkurtu egiten da, erraiek (eta koskoilek gizonezkoen kasuan) leporantz egiten dute, azala puntan dugu, ileak baino alanbrezko orratzak dira geureak...
Eta, bapatean, sokak luzatu egiten dira, eta jaso egiten gaituzte, kulunkatzen, lurretik salbatzen eta zerura eramaten. Beno, honetan endorfinek ere badute erantzunkizunik, bai! Zoriona! Aingeruek horrelako aurpegia dute, berdintsu egiten dute hegan, antzeko sentimenduez beteta daude. Betetasuna!

Behin eta berriz egingo duzu salto, aurrekoz, atzekoz, oinetatik lotuta, barandila gainetik, banaka, binaka, begiak estalita, telefonoz hitzegiten duzun bitartean, kamara zangoan duzula.

Saltorako bereziki diseinatutako, soin guztia heltzen dizun uhal bat jarriko dizugu (integrala). Baita zangotik helduko dizun beste uhal bat, ala bi, aurrekoz salto eginez gero.

Uhal hauetako bakoitza osoa eta egokia izango da, baina, halere bikoiztuta (ala hirukoiztuta izango da), bakoitza bi mosketoiz bi soketara lotuta, soka bakoitza bi barandilatan aseguratuko dugu, bina blokeorekin eta istalazio guztia bitan ala gehiagotan konprobatuko dugu. Segurtasun osoa!

Zubisaltoa11.JPG (21037 bytes)

Osteoporosia ahaztuko duzu, bertigoa, bihotzeko eta arimako kalteak. Gure bezero kuttuna egingo zaitugu. Zure saltoaren bideoa izorratuko duzu, behin eta berriz ikusi eta erakustearen poderioz, zure saltoaren kamiseta soinean ustelduko zaizu... Ez kezkatu, zure argazkia gordeta dugu, baita zure bideoaren originala. Kopia berria egingo dizugu 750pta-tan, kamiseta berria 1.500pta truke.

Bidarrai, Berriatua, Azkoitia, El Rosico, Caín, Tolosa, Lugo, Ourense, Ribadeo, Río Cofio, Oilhadubi... ¿Qué prefieres? ¿10, 25, 38, 40, 60, 65, 130 metros?
Zubisaltoa02.JPG (32337 bytes)

Estatu espainiar guztian salto aukerarik zabalena eskaintzen dizugu, baita Euskal Herri osoan ere, 10 metroko altuera duen zubitik hasita, 90 metroko saltoa arte Verín-en (Ourense)*, Caín-eko 33 metrokoa* (Cares-ko Zintzurra, León eta Asturias artean)*, 35 Tolosan, 45m Ribadeo-n (Asturias eta Galicia, artean, kostaldean)*, 50m Azkoitian* (Gipuzkoan) edo 60 Río Cofio zubian (Madrilen)*. Eta, emeki-emeki zerrenda hedatuz goaz.

(*) Arteriskoz markatutako saltoak ez dira zubisalto arruntekoak, geure asmakuntza den (eta patentatuta dugun) beste jauzi mota batekoak baizik:

GHETTHAren zubijauzi bikoitzaren orrialdera joan

Saltoko 3, 5, 6, 9, 12, 15€ ordaiduko al zenuke? Salneurri ezin hobeak ditugu (salneurria/kalitatea haintzat hartuta). Dei egin, informa zaitez eta zure txanda hartu!

zubisalto aukerak eta salneurriak

lurretik neskarena.gif (74557 bytes) Tolosakoa.gif (25902 bytes) Tolosan albotik.gif (47110 bytes)

Egizu klik bikoitza triangelu txuriaren gainean hurrengo bideoklipa ikusi nahi baldin baduzu.


gomasaltoaren orrialdera joan
zubisaltoaren orrialdera itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)

horarios en que nos puedes llamar

www.bungee-dance.ne