guri hotsegiteko ordutegia eta gainerako baldintzak

egizu klik hemen guri mezua bidaltzeko

bidal iezaguzu mezu elektronikoa
kontaktatu

Bidal iezaguzu mezu elektronikoa adieraziz nongoa zaren eta zer egin nahi duzun, eta aurrerantzean, gure ekintzen, eskaintzen eta berrikuntzen jakin gainean izango zaitugu. Idaztea besterik ez duzu, ala telefonoz hotsegin: telefono arretarako ordutegia

 

zubi2saltoaren jatorria eta bilakaera

zubi2salto aukerak eta salneurriak

urreikusita ditugun ekitaldiak

zubi2saltoaren inguruko bitxikeriak eta anekdotak

ZUBI2SALTOA

GHETTHAren PENDULU MAILAKATU BIKOITZA

eskaladako sokaz zubitik egindako jauzi bikoitz mailakatua

1999ko uztailaren 3a, Azkoitia-Azkarateko zubia. Gerarta Arotzena( Ghettha)k saltorako bi soka instalatzen amaitu du, zubipetik bi aldiz pasatzen den sistema konplexu batean, bost soka erabiliz, lau "zortzi", bederatzi polea eta dagozkien mosketoi guztiak. Dena bitan gainbegiratzen du, bere ohitura den legez, eta bietan emaitza baikorra da, behar den bezala.
Arestian zubisaltoa (zubisalto arrunta) egin duen Iruñako gazte bat, Javi, salto puntuan ipintzen da, eta atzerakontu argi eta ozena entzuten du: «3...2...1... ˇˇˇJavi!!!».

Aurrera egiten du, hutserantz, 25m-ko erradiodun pendulu perfektu baten. Baina, kontrako aldera iritsitakoan, sokek huts egiten dute! Javi lurrerantz abiatzen da!!!

Javik soken distentsioa igertzen du, aske erortzen dela nabaritzen, sokei tira egiten die, hauen sostengua, segurtasuna berreskuratu nahian. Bat, bi hiru segundo ikaragarri luze pasatzen dira eta lurrerantz... Izu aurpegia zoriona bilakatzen da, euforia, sokek 50m beherago heltzen dutenean, 115Km/h lortuz. Lehenengo ZUBI2SALTOA egin du. Kristona!!!

Gerarta, salto itzel honen asmatzaileak, ez du lehen saltoa egiteko pribilegiorik, ez baitu inor bera "botatzeko" moduan. Datorren zlarunbata arte itxaron beharko du, kide bat prestatu eta bere lehen saltoa egin.

Zubi2saltoaren lehen zatia (0-5 irudiak), zubisalto arruntaren berdina da, desberdintasun bakarra, zubian material gehiago dagoela besterik ez da.

Desberdintasuna 6. pausuan eta hurrengoetan dator, pendulu berean geratu beharrean (zubisaltoan bezala), dexente handiagoa den bigarren bat egiten baitugu (tamaina bikoitzekoa). Aldea, batez ere, zubisaltoko itzulera puntuaren (begira 1. irudia) eta zubi2jauziarenaren (11. irudia) artean nabarmen daiteke.

Ordudanik urte asko pasa dira eta 4.000tik gora dira salto hau probatu dutenak. Beno, ez dira hainbeste izan, horietako askok errepikatu egin baitute, eta horrek lortutako satisfazioa nolakoa den argi adierazten du: erabatekoa!

Adibidez, Zigor Serranok bizioa hartu zuen, eta, egun beran, bost bat aldiz egin zuen jauzi, jauzi bera hiru kamerarekin grabatzeko aukera ere eman zigularik. Hara hemen lortutako irudiak:

Zubi2saltoaren asmakizuna hiru urteko bide luzea izan zen, hiru urte zubi honen altuera proportziogabea aprobetxatzeko modu seguru baten bila. Pendulu bikoitz mailakatuarenaren aurretik Gerartak beste hiru aukera izan zitun buruan, euren zailtasunagatik, arriskuagatik edota garesti zirelako baztertutakoak.

zubi2saltoaren jatorria eta bilakaera

Ez zen. ordea, bide antzua izan, alderantziz. Zubi2saltoa eman zuen laugarren irtenbide honez gain, beste batek, hirugarrenak, beste salto mota bati ireki zion bidea:

supersaltoaren orrialdera joan

Zubi2saltoa egiteko zabala baino dezente altuago den zubia behar dugu. Horrelako lau zubi topatu ditugu gaurdaino: El Gradokoa Huescan (11m zabal eta 33m altu), Cofiokoa Madrilen (11m zabal eta 63m garai, gehieneko puntuan), Azkoitiakoa (14m zabal eta 62m garai) eta Cruzulekoa Galizian (12m zabal eta 95m garai punturik sakonenean). Eta zubi egoki gehiagoren bila gabiltza, beste inork ez bezala, zubi2jauzirako zuri eskaintzeko.

Horrela, zubisalto arruntarekin oso eskas probetxatzen diren zubiak, asmakizun honi esker, askoz ere zirraragarriago bihurtzen dira. Azkoitia( Azkarate-Madariaga)ko zubitik, adibidez, egiten diren 25m-ko erorikoak, (2,25 segundoko eroriko librea, 65 Km/h abiadura)...

KIENEren penduluaren orrialdera joan

... zubi2jauziari esker, 50 metroko erorikoan bihurtzen dira (hasieran 25 metro erori eta berriz igo ondoren), 115Km/h-ko harrapatuko ditugu behereneko puntutik lehen aldiz pasatzen garen arte, 9. segundoan.

Baino hori baino 3,5s lehenago gertatzen da aipagarriena: zubi2jauziaren gailurra da, saltariaren aurpegia eraldatzen den unea, bere keinuak eta espresioak oso biziak dira une honetan, bigarren jauzi ikaragarria gelditu nahiean. Noski, alperrik.

Lehen aipatu dugun bezala, segurtasunari garrantzi itzela ematen diogu. Segurtasun sistema guztiak bikoizten lehenak izan gara (bai elementuak zein konprobaketak), jauziaren arrakasta erabat bermatuz. Ez dago katea guztian, hutseginez gero istripua eragingo duen puntu bakarra. Dena doa bikoiztuta, dena, baita uhalak ere, deeeeeeeeeena. Horrela daramatzagu 26.000 saltotik gora huts bakarra egin gabe, salto bakoitzaren aurretik, gutxienez bi konprobazio arrakastatsu eginez.

Baimen pertsonalizatua, izenezkoa, ematen dugun enpresa bakarra gara. Bai salto puntuan jartzeko garaian («Leire, igo» edo «Leire, pasa bestaldera»), baita jauzi egiteko ere («3!!...2!!...1!!... Leire!!). Oinarrizkoa deritzogu bezero bakoitzaren izena kantatzea, hutsegiteak, nahasmenak. Zehatz-mehatza den prestaketa eta konprobaketa prozesua osatzeko modua da hau.

Segurtasuna geure xede gorena da, baino zirrara gutxitu gabe. Barandila gainetik jauzi egiteko aukera emango dizugu, erosotasunez (aluminiozko eskilara batek igoera errezten digu, eta altzairu herdoilgaitzeko bi barrek helduleku sendo eta erosoa eskaintzen digute salto egiteko unerarte); zubitik egin daiteken jauzi pendular handiena guk besterik ez dugu eskaintzen (guk asmatutako zubi2jauzia, benetako 90 metroko erorikoak); binako jauziak eskaintzen ditugu (zeu eta zeure adiskide bat edota monitorea) barandila askatzeko zailtasunak dituenarentzat; eta norbaitek gehiago nahi izanez gero, baditugu jauzi elastikoak (gomasaltoak) 134m artekoak.

Jauziak 3CCDko hiru kamera (profesionalez) filmatzen ditugu, eguneko jauzi guztien bideoa eskaitzen dizugu, beronen azala pertsonalizatua, zeure jauzi(ar)en unerik ikusgarrienak biltzen dituena. Iirudi hauek erosiak ala lapurtuak direla uste al zenuen ba?

Bideoek jauzia xehetasunez begiratzeko eta aztertzeko aukera ematen digute, eta horrela, nola hobetu aurkitzen dugu.

Eta hori guztia gutxi balitz ere, salneurririk bidezkoenak eskaintzen dizkizugu: 6€ 24m/32-ko jauzi baten truke, 15€ 48m/61-koagatik. Honi ekipamentuaren, instalazioaren eta zubirainoko geure desplazamentuaren salneurria gehitu behar zaio (egunean biltzen den jende kopuruaren arabera aldatzen dena).

zubi2salto aukerak eta salneurriak

 


supersaltoaren orrialdera joan
zubi2saltoaren orrialdearen abiapuntura itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)

horarios en que nos puedes llamar

www.bungee-dance.ne