english français castellano

ERTZ Esperientzia eRradikalak, Txundigarriak, Zirraragarriak

haz click para mandarnos un e-mail
kontaktatu

656728085

Zeure posta elektroniko helbidea ematen badiguzu (guri mezu elektroniko bat bidaliz, adibidez) geure berrikuntzen, eskaintzen eta ekitaldien jakin gainean jarriko zaitugu. "Kontaktatu" jartzen duen tokian klik egitea besterik ez duzu. Edo telefonoz hotsegitea: (0034)656728085.

tirolinaren jatorria eta gorabeherak

tirolina eskaintzak eta salneurriak

aurreikusita ditugun ekitaldiak eta hauen ezaugarriak

tirolinaren bitxikeriak eta anekdotak

TIROLINA

SOKATIK ZINTZILIK EGINDAKO TXIRRISTA

Tirolina zer den ez badakizu, "sokaz egindako tobogana" bezala azalduko dizugu. Eta, geure kasuan, benetako tobogana izango da. Bai, gurekin ez duzu sokaz poliki-poliki jaitsiko zaituzten tirolina kaxkar horietako bat egingo, ez.

Jonael.gif (7025 bytes)
Jonael.gif (7025 bytes)

Gureak ikusita, tirolinaz duzun ideia eskaxa aldatuko duzu.

Desnibela txikia izanez gero gomaz azeleratuko zaitugu, eta desnibela handiegia bada, gomaz frenatuko.
Jonael.gif (7025 bytes)
Jonael.gif (7025 bytes)
Badugu, ere, gomaz azeleratutako eta gomaz frenatutako tirolinarik guk tirotirolina deitzen duguna: tiro bat bezala irtengo baitzara, lehenbizi aurrera, eta, gero, atzera. Ikaragarri!
Jonael.gif (7025 bytes)
Jonael.gif (7025 bytes)

Eta badugu ileak tente jarriko dizkizun tirolina ikaragarririk ere, parabolasaltoa deitzen duguna: 150m luze eta 65m beherakada duena. Amaitezina egingo zaizu. Sinestezina!! Begira argazkietan nola urruntzen zaren eta, segundu batzuetan, zein txiki bihurtzen zaren.

parabolasaltoaren orrialdera joan

Jonael.gif (7025 bytes)
Jonael.gif (7025 bytes)
Baino ez pentsa horregatik arriskuan izango zarenik: gure ohitura den moduan instalazio guztia (gutxienez) bikoiztuta baitoa (bi soka, bi uhal, bi polea, bi finkapen puntu, gutxienez bi balazta sistema desberdin...). Ea nork eskaintzen dizun guk adinako ziurtasunik.
Jonael.gif (7025 bytes)

Eta diru baldintza hoberenetan: erakunderen baten babesaz dohainik egingo duzun tirolinatik hasiz (dei egiguzu eta abisatuko zaitugu), 12€-tan guk bakarrik eskaintzen dizugun 150 x 65 metroko parabolasalto munstruorarte.

Jonael.gif (7025 bytes)
Jonael.gif (7025 bytes)
Proba ezazu postura desberdinetan: eserita, hankaz gora, bizkarretik helduta edo gerri atzetik, super(wo)man bezala hegan egin dezazun. Beti bezala, dena bikoiztuta (edo hirukoiztuta) eta segurtasun osoz.


parabolasaltoaren orrialdera joan
tirolinaren orrialdearen hasierara itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)