egizguzu dei

haz click para mandarnos un e-mail
kontaktatu

Bidal iezaguzu mezu elektronikoa adieraziz nongoa zaren eta zer egin nahi duzun, eta aurrerantzean, gure ekintzen, eskaintzen eta berrikuntzen jakin gainean izango zaitugu.

parabolasaltoaren jatorria eta bilakaera

parabolasalto egiteko aukerak eta baldintzak

Jonael.gif (7025 bytes)

urreikusita ditugun ekitaldiak

parabolasaltoarekin lotutako anekdotak eta bitxikeriak

PARABOLASALTOA

GHETTHAren TIROLINA ITZELA

Tirolina zer den ba al dakizu?

Ahaz itzazu ba tirolinak. Parabolasaltoa probatzen duzunean gainerako tirolinekin zerikusi txikia duela ikusiko duzu. Ez du zerikusirik enpresa batzuk egingo dizuten jaitsiera lotsagarriekin: zama bat baizinen jaitsiko zaituzte, sokatxo batekin frenatzen zaituzten bitartean. Eskolaurrekoa!

Ez dizugu eskainiko ere sokazko zubirik, Andeetako edo Himalaiako troka batean, ur bizien gainetik pasaz zirraragarri gertatuko litzatekeena, baina zeure ingurunean belarria igurtzitzea bezain esperientzia bizigarria.

Beno, zerbait gogorra nahi baduzu ba, 4 segundutan 100Km/h harrapatuko duzun salto erraldoia eskaintzen dizugu, hamarnaka metro jaitsiko zara eta goma batzuk geldiaraziko zaituzte, hegazkinuntzi batean lur hartzen duen ehiza hegazkina bezalaxe. Igualtxo. Zeure neuronak sekulako zirraraz bonbakatzetik etorriko baitzara, misio zirraragarria. Zeuk merezi duzu hainbeste.

Eta ulertu gabe jarraituz gero, kopia ezazu ondo hurrengo sekuentzia zeure neuronetan:

Horrexegatik eman diogu izen berri bat esperientzia berri honi: PARABOLASALTOA. Ze (oraingoz) 600m arteko soka batzuei aurre egin behar diezunean (beti bikoiztuta), 200m arteko zuloari aurre egiten diozunean, lehen urratsa egiten duzun bezain laister, jakingo duzu hori beste bizikizun bat dela, erorikoa dagoela, sokek hutsegin bailuten eta goitik behera amilduko baizina. Arnasa galduko duzu. Zin dagizugu.

Jasotze mailakatua izango duzu, leuna, eta alde batetik grabatu zaitun kameraren emaitza ikusten duzunean, zeure ibilbidea parabola perfektua dela ikusiko duzu, parabola ezin ederragoa, parabola zoroa. Zeure parabola.

Zutik salto egin ahal izango duzu, zerbaiti helduta joan nahi izanez gero.

Bizkarretik lotuta joan ahal izango duzu, super(wo)manen moduko posturan.

Zangotatik lotuta ere joan ahal izango duzu, mundua zoro-zoro korrika ikus ahal izan dezazun.

Eta zera esango duzu: "hauek burutik seko eginda daude, ez naiz hemendik bizirik irtengo".

Inondik ere.

Begira: bi soketatik zintzilik egiten duzu jauzi, gutxienez, bi uhal oso eta egokirekin (inondik ere, beste enpresa batzuk egiten zuten bezala, gerriko bat eta bularreko bat, bi direla esanez, ez baitira bi oso, bi erdi baizik): bata txorkatilekoa izango da eta bestea integrala (soin osokoa); eta beste osagai guztiak ere bikoiztuta. Kalitatea eta segurtasuna.

Eta frenaketa sistema ?

Bikoitza (agian hirukoitza ere), mailakatua eta leuna. Dena egoki eta dena zeure neurrian. Geuk sortutako eta patentatutako sistema batek zeure ikaragarrizko abiadura zurgatuko, kolperik gabe, ezustekorik gabe, modu elegantean, ohi dugun moduan.

Eta ez duzu bere tamainaz eta bere sentsazioez berririk izango probatzen ez duzun artean.

Ez duzu aitzakirik: parabolasaltoa probatu beharra duzu. Ez dago oztoporik, ezta salneurria ere:

parabolasalto egiteko aukerak eta baldintzak

lurretik neskarena.gif (74557 bytes) Tolosakoa.gif (25902 bytes) Tolosan albotik.gif (47110 bytes)

Orain arte lekuan-lekuan eta enkargupean egin ditugun hainbat parabolasalto desberdinen irudiak ikusi nahi izanez gero, egizu klik dagokion irudian:

2005eko ekainaren 12an Itziarko Txitxarro dantzalekuko urteurrenean egindako parabolasatoa
2005eko urriaren 23an Sopelko hondartzan egindako parabolasaltoa

tirolinaren orrialdera joan
parabolasaltoaren orrialdearen abiapuntura itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)

horarios en que nos puedes llamar

www.bungee-dance.ne