guri hotsegiteko ordutegia eta gainerako baldintzak

egizu klik hemen guri mezua bidaltzeko

bidal iezaguzu mezu elektronikoa
kontaktatu

Bidal iezaguzu mezu elektronikoa adieraziz nongoa zaren eta zer egin nahi duzun, eta aurrerantzean, gure ekintzen, eskaintzen eta berrikuntzen jakin gainean izango zaitugu. Idaztea besterik ez duzu, ala telefonoz hotsegin: telefono arretarako ordutegia

origen y desarrollo del parabóling

tarifas y condiciones parabóling

urreikusita ditugun ekitaldiak

zubi2saltoaren inguruko bitxikeriak eta anekdotak

JAUZIKARITZA

HEGAZKINETIK JAUZI TANDEM MODURA

Ezin libreago hegan egiteko aukera ematen dizugu. Bizkarrean eramango duzun monitore baten laguntza hutsaz.

Egia esan, minutu eskasa besterik ez da izango, baino 150Km/h baino abiadura handiagoan, ezer ez da iraunkor.

Bai. 2.000 metro jaitsiko dituzu amaierako abiaduraz (inguruko aireak baimentzen duen gehieneko abiduran). Aerodinamikak besterik ez zaitu mugatuko.

Segidan dator jauzkailua (paratxuta) zabaltzea.

Geratzen diren beste 1.500 metroak jaitsiko dituzu, oraingoan askoz ere mantsoago.

Eta leunki hartuko duzu lur, horrelako hegaldietan maixu direnene eskuetan.

Tira, dena egun batzuk lehenago hasiko da (baliteke egunak ala asteak lehenago izatea), zeure jauzia egitea erabakitzen duzun unean.

Halere, espero dugu gure bezero eta adiskide den David Palacios gazteari bezela ez gertatzea:

Urteak behar izan zituen bere ametsa betetzeko, jauzia egiteko.

Kontua da berak ahal zuenean eguraldiak ez zuela laguntzen (edo bestelako ezintasunen bat suertatzen zela).

Eta eguraldia lagun zenean, Davidek bestelako zereginen bat zuen.

Baina, azkenean, ordea, ahal izan zen, eta izan zen.

Hegazkin txikiak 3.500 metrotara igo zuen, Pirinio guztiak ikusteko moduan.

Atetxoa zabaltzen da, filmatzailea ipintzen da ertzean (urtetan une honen zain egon ostean unea betirakotzea egoki iruditu zitzaioen)...
Bere monitorea (bizkarrean itsatsita) eta bera atezulora hurbiltzen dira, hutsunera...
Eta jauzia dator, Itzelezko, sekulako, ezinhobego jauzi hori. Irudiotakoa.
Ez ezazu pentsa neguan jauzi egin ez daitekeenik. Alderantziz, Auñamendi Osoa elurreztatuta ikusi ahal izango baituzu. Zoragarri. Eta hotzaz ez zara jabetu ere egingo, zeure lehen aldian, bederen, urduritasuna dela bitarte. Urte guztian zehar eskaintzen ditugu jauziak, aparatoa gainbegiratzeko behar ditugun egun batzuk kenduta.

tarifas y condiciones parabóling


 ir al inicio de la página de góming
volver (ir) a la página principal

horarios en que nos puedes llamar

www.bungee-dance.ne