guri hotsegiteko ordutegia eta gainerako baldintzak

egizu klik hemen guri mezua bidaltzeko

bidal iezaguzu mezu elektronikoa
kontaktatu

Bidal iezaguzu mezu elektronikoa adieraziz nongoa zaren eta zer egin nahi duzun, eta aurrerantzean, gure ekintzen, eskaintzen eta berrikuntzen jakin gainean izango zaitugu. Idaztea besterik ez duzu, ala telefonoz hotsegin: telefono arretarako ordutegia

GOMASALTOAREN HISTORIA


Urtero, Vanuatuko Pentecostés uharteko Bunlap etxaldean, mutil gazteek gizonezko bihurtzeko errituala ospatzen dute. Makilez eraikitako (25m inguruko) egitura batetik jauzi egiten dute. Txorkatiletan liana banaz lotuta egiten dute salto, eta buruaz zorua ukitzeko moduan. Soka natural hauek tentsio gorena sufritzen dutenean oholezko tranpolina hausten da. Haustura horrek eta eta lurraren harrotzeak erorikoa leuntzen dute.

Malda batean dago eraikita dorrea, beraz luze jauzi eginez gero, erorikoan ez dute lurra jotzen, baino bai errebotean, atzera egiterakoan. Eta beharrezkoa dute hau, azpitik hain hurbil geratzea, ze ez dute jaisgailurik, lur hartzeko dispositiborik. Beraz, lurrean bertan amaitzea premiazko dute, ondoren saltaria askatu eta berau zutitu ahal izateko. Ez dute beti bizirik irtetea lortzen, baino, egiten duenak, gizon izatea lortu du, eta (haien sinistearen arabera) uzta ona ziurtatzea.

Kondairak dio balentria hau, lehen aldiz, emakume batek egin zuela, zuhaitz batetik jauzi eginez, bere atzetik zuen etsai batengandik (batzuek diote bere senarra zela) ihes egiteko. Etsaiak (=senarrak?) ez zuen loturarik egin, beraz, lurra jota akatu zen. Bitxia da, egun, emakumeek ez dutela parte hartzerik. Zergatik ote?

Honen moduko ekintza egiten hasi ziren 1970ko hamarkadaren hasieran, Bristolen eta San Frantziskoko Golden Gate zubian, soka elastikoak (gomak) erabiliz. Hainbat urte beranduago, 1985ean, zokoratuta zegoen ekintza berreskuratu zen Zeelanda Berrian, eta 1986an Frantzian sartu zen gomasaltoa. 1991an estatu espainarrean sartu zen. Hainbat urtetan kataluniar eta madrildar enpresen bitartez egiten ibili ostean, 2000. urteko abenduan Euskal Abentura Elkarteak (Gerarta Arotzena zela buru,) egin zuten estreinekoz gomasaltoa euskal herritarren antolakuntzaz. Gerora ERTZ enpresaren bitartez eskainiz (www.ertz.net), bai garabitik, zein zubitik: Azkoitia (57m/61), La Salve (31m/31).

2003.ean (Huescako) El Gradoko zubitik eskaintzn hasi ziren (36/35), Gundián (Ponte Ulla, Galizia, 86m/85) eta Cofio (Madril, 57m/65),


gomasaltoaren orrialdera joan
zubisaltoaren orrialdera itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)

escríbenos un e-mail indicándonos lo que quieres (hacer) y dónde

www.bungee-dance.net