guri hotsegiteko ordutegia eta gainerako baldintzak

egizu klik hemen guri mezua bidaltzeko

bidal iezaguzu mezu elektronikoa
kontaktatu

Bidal iezaguzu mezu elektronikoa adieraziz nongoa zaren eta zer egin nahi duzun, eta aurrerantzean, gure ekintzen, eskaintzen eta berrikuntzen jakin gainean izango zaitugu. Idaztea besterik ez duzu, ala telefonoz hotsegin: telefono arretarako ordutegia

 

gomasaltoaren jatorria eta bilakaera

gomasalto aukerak eta salneurriak

aurreikusita ditugun ekitaldiak

gomasalto ekitaldien irudiak ikusi

GOMINGGOMASALTOAGOMING

GOMAJAUZIA, GÓMING, BUNGY JUMPING, BUNGEE JUMPING, SAUT À L'ÉLASTIC

Sentitu al duzu sekula lurrikararik?

Eta Richter* eskalan 14º-ko lurrikararik?

Hauxe da, ba, zure aukera!

(* 0tik 10era doan eskala logaritmikoa da hau, baino metafora baliagarri deritzogu esperientzia deskribatzeko)

Zubi batera igotzen zaitugu (31, 35, 38, 39, 40, 62, 65, 85, 105, 134 ala 134m), garabi batetik zintzilik dagoen untzi batera (40, 65 edo 87m), aerostato batera (nahi den altuera) edo teleferikora (300m arteko altuera), behar bezala prestatzen zaitugu, eta, zeure segurtasuna ziurtatu ondoren, lurrerantz egiten duzu, hutsunerantz.
Egin dezakezun ekintzarik gogorrena da, bortitzena... adrenalina hutsa. Urrats txiki hori egitea kostako zaizu, baina ez duzu pentsatu ere egingo, jendea arras kontent irteten dela ikusi baituzu, irribartsu, aluzinatuta, kontent, euforiko... eta badakizu zenbait eta denbora gehiago egin ertzean okerrago dela.
Geure azalpen guztiak (idatziak, ahozkoak, bideozkoak) eta geure jokamoldeak konfidaraziko dizute, badakigula igerriko duzu, ondo egiten dugula, oso ondo, erabat ondo.
Halere (zergatik esan gezurrik?) beldurra sentituko duzu. Beldur handia. Altuerari beldurraren sena hor darrai, ekinean. Baino zenbait eta beldur gehiago salto egin aurretik, are gehiago gozatuko duzu ostean. Bermatuta.
Erreztasun oro jarriko dugu zure eskuetan: segurtasun osoa, azalpen xeheak, erosotasun guztia... Baina urratsa, azken urratsa... hori zeurea da.
Apostua da, inbertsioa: zeure beldur guztia hartzen duzu, salto batean inbertitzen duzu eta gozamena lortzen duzu, gozamen itzeeeeeeeeeeeeeeeeeela.
Gugan zure konfidantza jarriko duzu, geure profesionaltasunean, geure esperientzian, Goma Santuan eta Amalurren, (zure neurri-neurriko) zilbor heste lodi batez eutsiko baitzaitu, salbatuko zaitu, berriz hartuko zaitu, leunki, bere (eta Euskal Abentura Elkartearen) ordezkari baten eskuetan.
Saltoa, halere, ikaragarria da: lehenbizi grabitateza igertzen duzu, azelerazioa, zorua nola hurbiltzen zaizun, gero zerbaitek zangotatik tira egiten dizu, gorputza luzatzen dizu, etengabe, etengabe, etengabe. Eskaintzen dizugun saltoetatik handienekoa aukeratuz gero, amaitezina egingo zaizu. Txikietakoa izanez gero (gutxienez 21 metroko erorikoa) dena azkarragoa da, baina, betiere zirraragarria, oso zirraragarria.
Grabitateza (erreboteetan) eta tiradura (beti leuna) alternatzen doaz, ez duzu batere oinazerik sentituko, desazelerazioak beti grabitateak eragindakoak baino txikiagoak direlako (<1G), hau da, sentituko duzun indarrik handiena zeure gorputza zintzilik egonda jasandakoaren parekoa izango da: ez dago tiroirik, ez kolperik, eta, kasu eginez gero, ezta astindurik ere.
Eta nahasmena? Bermatuta. Hau flash hutsa da. Halako mugida bizituko duzu ze nondik zabiltzan jakitea ere zaila egingo zaizu, prozesu guztian zehar begiak zabalik edukitzeko gai izanez ere. Ez genion gezurrik Richter eskalan 14º-ko lurrikararena aipatzean.

Caín, Bilbo, Ribadeo, Lugo, Azkoitia, Río Cofio (Madril), Gundián (Ponte Ulla, Galizia), Cruzul... Edo garabitik (ia) edozein beste lekutan. Zer nahiago? 31, 38, 40, 50, 60, 65, 83, 97, 138 metro?

Salneurri erabat eskuragarriak ditugu, are gehiago enkargua egiten eta ordaintzen duen erakunderen bat badago:

gomasalto aukerak eta salneurriak

Hau rock&roll da. Gogorra gainera. Ez ahaztu. Besterik nahiko bazenu, bazenuen aukeratzea:

zubisaltoaren orrialdera joan

edo

GHETTHAren pendlu itzelaren orrialdera joan

Eta pausua errazago egitea nahi baduzu, utz gaitzazu zu lurretik zerurantz botatzen.

gomatiroaren orrialdera joan

Beste norbaiten sufrimenduak eta ausardiak baliagarriak bazaizkizu, irakur ezazu beste honen

gomasalto esperientzia baten kontakizuna


gomatiroaren orrialdera joan
gomasalto orrialdearen abiapuntura joan
hasierako orrialdera itzuli (joan)

escríbenos un e-mail indicándonos lo que quieres (hacer) y dónde

www.bungee-dance.net