english français castellano

ERTZ Esperientzia eRradikalak, Txundigarriak, Zirraragarriak

haz click para mandarnos un e-mail
kontaktatu

656728085

Zeure posta elektroniko helbidea ematen badiguzu (guri mezu elektroniko bat bidaliz, adibidez) geure berrikuntzen, eskaintzen eta ekitaldien jakin gainean jarriko zaitugu. "Kontaktatu" jartzen duen tokian klik egitea besterik ez duzu. Edo telefonoz hotsegitea: (0034)656728085.

errapelaren jatorria eta bilkaera

errapel egiteko aukerak eta baldintzak

Jonael.gif (7025 bytes)

aurreikusita ditugun ekitaldiak

errapelaren inguruko anekdotak eta bitxikeriak

ERRAPELA

NORBERAK ERREGULATUTAKO SOKA BIDEZKO JAITSIERA

Errapela beste helburu batzuk lortzeko tresna da: eskaladan erabiltzen da, arroilen eta troken jaitsieran, espeleologian, lan bertikaletan, erreskate lanetan...

Baina errapela ez da bakarrik beste zerbait lortzeko bidea. Bere hartan badu balioa, gozamena.
10, 20, 30, 100 edota 270 metroko amildegi bati aurre egiten diozunean, beldurra, beldurra izango duzu, ziur. Baina, zu behar den bezala trebetzen uzten badiguzu, azkar asko ikasiko duzu sokatik behera jaisten.
Pausoz pauso joango gara, errapela zer den azalduko dizugu, nola egin behar den, zer ez den egin behar...
Behar bezala ekipatuko zaitugu, eta behar diren azalpen guztiak emango, uneoro izango gaituzu zeu laguntzen: beti monitore baten eskua izango da zureak huts egiten baldin badu, zu eusteko.
Lehen aldian erabat zurrun jaitsiko bazara ere, gero eta errazago egingo zaizu, eta, saio berean, hormarik handienari aurre egiteko gai sentituko zara. Bi urteko umeek ere lortu dute eta!

arroilen jaitsieraren orrialdera joan
errapel orrialdearen abiapuntura itzuli (joan)
hasierako orrialdera itzuli (joan)