KONTRATAZIO BALDINTZAK


Hemen azaltzen da nola lortu gure zerbitzuak eta hauen baldintzak.


01. Gure zerbitzuak kontratatu nahi badituzu, beste ezer baino lehen, dei egin behar diguzu. Baduzu ere posta elektronikoz kontaktatzea (eta hori gomendatzen dizugu, alde bakoitzari ongi datorkionean erantzun ahal duelako, baita idatzita geratzen dalako, zalantzei edo gatazkei aurre egiten lagunduz), baino, halere, komenigarria da zeure telefono zenbakia guri ematea. Azken orduko gorabeheren berri emateko modua da eta. Lanean lepo ari baldin bagara, adibidez, identifikatutako (ezagunak zaizkigun) telefono zenbakiei bakarrik erantzutea posible da, eguneko bezeroei, erran nahi da, baliteke larritasunean egotea eta. Hobe duzu, gainera, bi telefono mugikor zenbaki guri jakinaraztea (zeurekin egongo den norbaitena, adibidez), zeurea lapurtuko balizute, ahaztuko bazenu edo galduko bazenu, hondatuko balitzaizu, isilduta izango bazenu ala txirrina entzun ezinezko moduan izanez gero, zeurekin kontaktatzeko modua izan dezagun. Litekeena da ere, lanean ari garelarik, deiei erantzun ezin izatea, beraz, zure erantzunkizuna da adoskatutako lekura nola iritsi ikastea ala idatzita eramatea. Eta garaiz iritsi behar duzu. Guri hotsegiteko ordutegi arrunta astelehenetik ostiralera 9-tatik 13-etara eta astearte, ostegun eta ostiral 17-etatik 21-etara da. Aste burutan lanean aritzen gara, beraz ez deitu ez baldin baduzu egun horretarako enkargurik eta eragozpenen bat baldin baduzu soilik. Baliteke hortik kanpo ezin erantzun izatea, baita ordutegi hortatik kanpo erantzutea ere, baina hobe duzu ordutegi hortan deitzea.

02. Geuk edo beste norbaitek egindako deialdi batera gehi zaitezke (toki, data, ordutegi eta ekintza berera edo bateragarrira); guk deitu dugun batera gehitu; edo zeuk (lehen) enkargua egin dezakezu. Bigarren aukera, oro har, garestiago aterako zaizu, ez baldin bazarete talde handi bateko kide, bederen. Erakunde bitartekariren baten Opari txekea baldin baduzu (hainbat desberdinekin lankidetzan aritzen gara), hots gure ekintzakotaren batetarako balio duen txartela, jakizu bezero kopuru gutxiengo bateko ekitaldietarako bakarrik balio dutela, ze haiek guri salneurri jakina ordaintzen digute, eta salneurri honek gutxieneko bezero kopuru jakin batzuetako baldintzetarako du balioa. Baliteke, beraz, ekitaldi jakin batean guk zure txartela ez onartzea, ez baldin badiguzu, bederen, ordaintzen aldea (guri zure bonoarengatik ordaintzen digutena eta gure bezeroek ekitaldi horretan partehartzeagatik ordaintzen digutenaren artekoa). Arreta emaiozu txartel horrek duen iraungitze datari. Guri zuzenean erositakoek urtebeteko balioa dute, bidali dizugun unetik hasita. Gure ekintzengatiko balioa duten bonoak edo txartelak, (jatorrizkoak, ez hauen kopiak) guk emango dizugun helbidera bidali behar dizkiguzu, gutxienez hamar egun lehenagotik, azken unean norbaitek atzera egitea eta guri hutsunea, beraz, diru galera, eragitea ekiditeko.

03. Betiere, 10 egun lehenagotik egitea komeni zaizu salneurri ofizialak gozatzeko. Azken hamar egunetan sartuz gero, salneurria eguneko %10 garestitzen da (baldintza desberdinak ezartzen eta iragartzen ez ditugun bitartean, kontratuan edota hurrengo-abentura-ekitaldiak.htm orrialdean). Beraz, azken egunerako lagatzen baduzu, ekintza %200ean ordainduko duzu, (%100 garestiago). Eta, gainera, norbaitek erreserba (garaiz) egin barik, ez dago ekitaldirik, ezta nahikoa jendek garaiz izena emango ez balu, ezta ere. Beraz, zeuk zeure konpromezua hartzen ez baldin baduzu, baliteke ekitaldiak ez aurrera egitea.

04. Garestitzea ere sufrituko duzu azken hamar egunetan, geuk deitutako edota beste norbaitek deitutako ekitaldira baldin bazatoz (beste epe desberdin bat iragartzen ez dugun bitartean). Hamar azken egunetan sartuz gero, gero eta garestiago ordaindu beharko duzu partehartzeagatik. Baldintza zehatzak betiere hurrengo-abentura-ekitaldiak.htm web orrialdean iragartzen ditugu, edota kontratuan. Eta bitartekarien bidez baldin bazatoz (ekitaldiak antolatzen dituen edozein erakunde edota opari txartelak saltzen dituztenen bitartez), zuk edota erakunde horrek erreserba nahikoa denboraz egin beharko du, bestela garestiago kobratuko diogu (dizugu). Oro har 10 egun dira epea, ez baldin badugu beste epe jakin bat iragartzen gure webgunean ekitaldi jakinerako.

05. Beraz, zenbat eta lehenago izena eman, hobe. Aurrerapen honen helburua (eta berandatzeagatik zigorrarena ere) ekitaldiak iragartzeko denbora izatearena da, horrela bezero gehiago (agian nahikoa bezero) lortzeko aukera izango dugu. Modu horretan zeure ordaina merketzen da eta geure irabaziak areagotzen. Gainera hobeto antolatzen dugu, lasaiago eta eraginkorrago. Azken orduan ea irtengo ote den ala ez zalantzan ibili beharrik gabe, edota nahikoa monitore eskura izango ote ditugun zalantzan. Gure bizimodua bizitzeko modukoa izatea nahi dugu, ez beti azkenorduan eta ezinean edota hestu ibili behar izatea.

06. Eta, gogoan izan, haintzat hartzen dugun data gure kontuan ingresua agertzen denekoa da. Zeuk ingresua edota tranferentzia egin eta egunetara izan daiteke, zeuk erabilitako entitateatearen arabera (ingresoa edota erakunde beraren barruko transferentzia izango balitz berehalakoa da eragiketa). Beraz, berriz adieraziko dizugu: zenbat eta lehenago egin zeuk erreserba, zeuretzat, geuretzat eta denontzat hobe. Bezero ezuzenen kasuan (ekitaldi antolatzaileen bitartez edota opari txartelen saltzaileen bitartez datozenenean), haintzat hartzen dugun unea da gure erreserba-jakinerazpeneko mezua (posta elektronikoz, SMSz ala telefono dei bitartez) bidaltzen dugunekoa (eurei edota zuri). Balioko luke gure telefono deiaren datak ere, bide horretatik abisatuko bagenizu.

07. Bertan behera utzitako ekitaldi baterako izena emana baldin bazenuen eta beste baterako izena emango bazenu, erreserba data ez da aurreko ordainketa egin zenekoa, baizik eta adostasun berriarena. Ipintzen eta iragartzen dugun epetik kanpo eginez gero (normalean hamar egun baino gutxiagorekin) dagokion garestitze( berri)a ordaindu beharko duzu, edota zure erreserba ez genuke onartuko.

08. Ekintzan parte hartu aurretik, ordaindu diguzun diruaren eta sartu beharko zenigukenaren arteko aldea ordaintzea eska diezazukegu, garestitze mailakatua haintzat hartuta. Alde hori ordaintzeari uko egingo bazenio, ekintzan eskuhartzeko aukera gal dezakezu, baita lehenagotik ordaindutakoa ere, zuk atzera egiteagatik galaraziko zenigukeen diruaren ordainetan (zeurekin konprometitzeagatik irabazi behar genuen baina atzera egiterakoan irabazi gabe geratuko ginatekenaren truk). Gogora gure kontratazio baldintzak betetzea zure erantzunkizuna dela.

09. Arau honen edozein salbuespen (atzeratzeagatik garestitzea neurri batean edota erabat barkatzea) idatziz jakinarazi behar dizugu, bestela ez dugu arau honen gauzatzea baztertzen. Beraz zeure burua babesteko, horrela eska iezaguzu. Ez dugu hitzez adierazitakoa balekotzat jotzen, zalantzarik izan ez dadin. Horrexegatik, memoria hutsegiteen ondorioak apaltzeko, eskariak idatzita egitea gomendatzen dugu. Eta horrexegatik ere, enkargua egin ostean mezu elektronikoa bidaltzen dugu beronen xehetasunak adierazten dituena. Ez baldin bazaizkigu hauek zuzentzen, ontzat ematen dira eta hortan oinarrituta egiten da ekintza.

10. Argitu behar diguzu (gure laguntzaz, agian) zein lekutan nahi duzun egin ekintza. Salneurriak-en begira dezakezu, zubiak-en edota arroilak-en ... eskatzen diguzun ekintza motaren arabera. Eskatzen diguzuna garabijauziak baldi badira (udalek, enpresek, firma komertzialek, ikuskizunen antolatzaileek... eskatu ohi dituzte) edota zeuk proposatutako toki batean tirolina, aukerak aztertu beharko ditugu, eskura jartzen dizkiguzun edota ditugun tokien arabera, inguruak eskaintzen dizkigun aukeren arabera edota eskura dugun laguntzaren arabera.

11. Argitu behar diguzu ere zein ekintza nahi duzun, modalitate jakina (aukera bat baino gehiago izanez gero), partehartzen duten pertsona kopurua, norbaitek errepikatzeko aukera (ala ez), eguna, ordua... Datu hauek argitu gabe ez dago (aurre)erreserbarik.

12. Behin aurreerreserba argituta (eguna, lekua, ordua, parteharle kopurua, partehartze kopuru eta ekintza mota(k) zehaztuta) enkargugilearen izen-abizenak behar ditugu, non bizi den argitu behar digu, bere telefono zenbakiak eman behar dizkigu, posta elektroniko helbidea (beharrezko informazioa bidaltzeko), kontu zenbakiak jakinaraziko dizkizugu, zein erakundetakoak diren eta nola bilatu haien sukurtsalak (haien webgunerako estekak eskuratu dizkizugu). Ordutik aurrera (gehinetan) 48 orduko epea emango dizugu ingresua ikus dezagun. jakinaraziko dizugu ere zein erreferentzia adierazi behar duzu ordaina gauzatzerakoan. Epe horretan egiaztatzerik izango ez bagenu ordainketa, berriz deitu beharko zeniguke, bai beste hutsune bat adoskatzeko, zein interesa galdu duzula adierazteko eta libre lagatzen duzula guri jakinarazteko. Hala egingo ez bazenu, haintzat hartuko genuke. Ordainketa egiteko emango dizugun epe honek ez du zerikusirik azken (normalean 10) egunetako garestitze progresiboarekin, erreserba ordainketa egiteko orduak edota egunak baldin badituzu ere, baldintzetan iragartzen azken egunetan sartuz gero, dagokion garestitzea ordaindu beharra izango duzu.

13. Beste behin: konprometi gaitezen erreserba ordaina egin beharra duzu, edota zure opari txartela iristarazi behar diguzu. Erakunde bitartekari bati ordaindu baldin badiozu, erreserba gauzatu da berauren datuak emateko mezu elektronikoa bidaltzen dizugunean. Posta elektronikorik ez baldin baduzu, honen ordezko SMSa edota (poltsikoko telefonorik ez baldin bazenu ere) berau jakinarazteko deia egiten dizugunean. Norbaitek erreserba egin ez baldin badigu adoskatutako lekuan ez gara agertu ere egiten. Aldez aurretikako ordainketa honen helburua da gure lanaren kostua estalita izatea, eta ez ditzagula gal gure bizitzako ordu baliagarri batzuk zeuk gu botata lagaz. Behar bezala eta bere garaian egindako ingresuak bermatzen dizu adoskatutako orduan eta lekuan agertuko garela, behar den instalazioa eginda edota behar diren tresnak baditugula. Baina ez sekula ingresurik egin aurreerreserba egin barik, hots, gurekin adoskatu barik: eguna, ordua, lekua, ekintza, parteharle kopurua eta partehartze kopurua. Ez baldin badizkizugu bidali mezu bat datu horiek guztiak zehazten dituena, edota kontratua, ez duzu erreserba egina. Halere, ez ezazu sekula ordainketarik egin gurekin lehenago eguna, ordua, lekua, ekintza mota, honen aldagaia, parteharle kopurua eta partehartze kopurua zehaztu aurretik. Ez duzu erreserba egina ez baldin badizugu honen datuekin mezua bidali edota kontratua. Baieztapen mezu hau bidalitakoan, ez baldin bazaigu honen zuzenketarik egitea eskatzen, ontzat ematen dira datuak, eta erreserba gauzatutzat joko da. Erakunde bitartekari baten txartela edo bonoa baldin baduzu, gutxienez hamar egun lehenagotik iristarazi beharko diguzu berau, horretarako emango dizugun helbidera. Iristen zaigunean mezu elektronikoa bidaliko dizugu gure esku dagoela jakinaraziz.

14. Ingresua, traspasoa edo transferentzia enkargugilearen izen-abizenak emanez eta bakarrik enkargugilearen izen-abizenak emanez egin behar duzu(e), bestela ezagutzen ez dugun norbaiten izena edota guri deuse argitzen ez diguten kontzeptuak ager daitezke gure kontu mugimentuetan, eta, horrela, guk ezin jakin norena edo zerena den ingresua. Hau gertatuz gero, ez dugu ardurarik hartzen honek eragin ditzakeen ondorioez (ekintza ezin egin ahal izatea, ezin parte hartu izatea edo hirugarrenei kalte eragitea) eta diru horren itzulketa gure erabakia litzateke. Dena den, erreserbarako erreferentzia modura hartuko dugun data, gorabehera hau argitzen zaigunekoa izango da, eta horren arabera jokatuko dugu.

15. Zubira (edo ekintza abiapuntura) aldez aurreko erreserba barik baldin bazatoz, %200 kobratuko dizugu. Eta hori beste norbaitek erreserba gauzaten baldin badu, bestela ez dago ekitaldirik. Erreserba egin digun inor barik, ez gara azalduko. Eta, ekintzaren lekura edota topalekura, erreserba gauzatu gabe agertuko bazina, baliteke parte hartu ezin ahal izatea hutsunerik izango ez bagenu ala horrela erabakiko bagenu (gure mugak eta konpromezuak izan ditzakegu). Gainera, ordutegi aldaketarik edota bertan behera lagako balitz ekitaldia, soilik erreserba (gorago azaltzen den bezala) gauzatuta baldin baduzu egingu dizugu jakinarazpena. Gurekiko konpromezua hartzen dutenekiko bakarrik hartzen dugu guk gurea.

16. Erreserba egin badiguzu ere, gure esku geratzen da arrazoi desberdinengatik ekitaldia bertan behera lagatzea: eguraldiagatik, antolakuntza arrazoiengatik (tokian gertatutako istripuengatik, lanengatik, bestelako aldaketa garrantzitsuengatik; ekitaldia aurrera eramateko jende nahikoaren gabeziagatik). Horrela gertatuz gero, kobratutako dirua beste aukera bat arte gure eskutan geratzen da, ekintza egiteko genuen unetik urte beteko epean. Hasierako enkargua egin digun bezeroak edota taldeak izango du eskubidea gurekin adoskatzeko zein salneurritan edota zein jende kopuruaz den bideragarri ekitaldia, baita, ondorioz, gurekin beste data berria adoskatzeko, epe jakin batean (ohiz 10 egun lehenago) kopuru hori lortuko ez balitz. Dena den, xehetasun horiek beti idatzita geratu behar dute, idatzita bidaliko dizkiogu elkarri. Ekitaldi batera gehitzen diren gainerakoek ez dute eskubide hori izango, ez baldin badute bertan-behera-uzte-asegurua kontratatu, ez zaie dirurik itzuliko (ia seguru), dirua erretenituta geratuko da urtebeteko epean beste aukera bat aprobetxa dezaten. Hortik aurrera dirua galduko lukete. Ekitaldia bertan behera lagatzeko erabakia hartzeko ez da bakarrik zure jauziaren uneko eguraldia haintzat hartu behar, baizik eta erabakia hartu behar duguneko (ohiz, ekitaldia hasi baino 48 ordu lehenago) aurreikuspena, ez bakarrik zure hitzordurakoa, baizik eta ekitaldi guztirakoa, ze egun bat baino gehiagoko ekitaldia baldin badugu eskutartean (gure ohiko etxetik kanpo lo eginarazten diguna), denen artean ordaintzeko moduko salneurriak dira eskaini ditugunak.

17. Kontratugilearen aldetik atzera eginez gero, gure erabakia da diru guztia, zati bat ala deus ere ez itzultzea. Eragin digun kaltearen baitan izango da erabakia, eta, ia beti bertan behera lagatzeko eskaria denbora zenbat eta lehenago egin hobe, beranduago okerrago. Baliteke beste data baterako hitzordua aldatzea proposatzea edo onartzea. Egunean bertan atzera eginez gero (etorri ezean) dirua galdu duzu. Garaiz eginez gero eta zeu edota zeure taldea ordezkatzeko aukera izanez gero, beste batean etortzeko aukera emango genizuke (ordainketa egin zenigunetik urte beteko epean izango litzateke). Baina gure erabakia da, beraz erreserba egin aurretik pentsatu beharra dago.

18. Zeure ekintza data jakin bati lotuta baldin badago (ezkonagurra, ospakizun puntuala, bidaia edota bestelako konpromezua tarteko...) atzera-egite edo bertan-behera-uzt asegurua hartzea gomendatzen dizugu. Ekintza aurrera eramanez gero bikoitza ordaintzen diguzu, baino (zurekin zerikusirik ez dute arrazoiengatik) ezin eginez gero, dena itzultzen dizugu. Kontratuan zehaztuko genituzke baldintzak (meteorologikoak, ordutegizkoak, parteharleen ingurukoak...) bertan behera utzi ahal izateko onartuak, baina ez dira gurariak edota desgogotzeak onartuko. Eta, betiere, aseguru hau erreserba gauzatu aurretik kontratatu beharko litzateke, ez gero.

19. Ekintzaren kokalekura joateko edota behar diren prestakizun guztiak egiteko, ez dugu bakarrik gure bidaia eta instalazioa ordainduta behar, baita ere baste hainbat (gutxienez) ekintzan. Beraz, adibidez, talde bakar bat baldin badatorkigu jauzi egitera, erreserba ordaindu beharko digu (oro har gure desplazamentua eta instalazioa), baita beste hainbat partehartzeetan (gutxienez). Ez baigara taxistak, mezulariak edota autobuslariak.

20. Ekintzaren salneurria dagokion salneurriak atalean ikusi ahal duzu.

21. Jauzien kasuan eguraldi eragozpenak dira:

- Gehiegizko beroa. 40ºC gainditzea, erreferentzia gisa.

- Gehiegizko hotza: haizerik gane 0ºC eta haizeaz 10ºC.

- Gehiegizko haizea, lekuan-lekuan alda daiteke. Erreferentzia gisa, 40Km/h ez du gainditu behar. Baliteke lekuko orografiak haizea biderkatzea, Gundianen eta Cofion bezala.

- Haizea, txingorra, elurra. Erauntsiak seguruak edota oso litekeenak izanez gero, bertan behera lagatzen dugu ekitaldia (bestelako baldintzak adoskatu ezean baina hori euripeko saioa izango litzakete, kostu bikoitzean, lau ordutera mugatua eta segur aski bezero gutxiagorekin), ze material guztia garbitzea eta lehortzea lan estra da, eta, beraz, gastu estra.

- Ekaitz elektriko hurbila.

- Gertakari hauen konbinazioak (modu apalagoan baldin badira ere) elkarren eragina areagotzen dutenak.

22. Eguraldi arrazoiengatik edota gure erabakiagatik ekitaldia bertan behera utzi behar izanez gero, enkargugileari jakinaraziko zaio jakinarazi dizkigun bitartekoak erabilita (telefono deia, sms, posta elektronikoa) edota bideragarri direnetatik . Ezin dugu bermatu zu (garaiz) abisatu ahal izatea ez baldin badizkiguzu bide seguruak, nahikoak eta egokiak ematen.

23. Ekintzan parte hartzera datorren pertsona orok, eta egiten duen partehartze bakoitzeko, (mota berekoa izan ala ez) azalpen, datu eta konpromezu pertsonaleko paper bana bete beharko du. Paper horrek partehartzearen kostuaren balioa du, eta kontratu modura balio du ere. Aldez aurretik ordaintzen da (dirutruk ematen dugu). Bertan idatzitako datuen zuzentasuna funtsezkoa da. Identifikazio agiri ofizialen bat aurkeztu beharko diguzu baita honen fotokopia eman ere. Agiriak istripuetako eta erantzunkizun zibileko aseguruaren estaldura barneratzen du, eta horren kostua ekintza egin ala ez kobratzen digute. Zaindu beraz, papera, galduz gero dirua galtzen duzu, hau da partehartzerik gabe gera zaitezke. Ez ezazu hondatu (busti, apurtu, zimurtu...), balioa galduko bailuke horrela. Ez utzi gero hirugarrenen eskuetan, hauek zugandik aldentzeko aukera baldin badago, bederen, edota eskura ukatea eragotziko dizuten jantzietan edota lekutan. Ematen diguzunerako eskatzen diren epigrafe guztiak beteta behar dute egon. Irakur ezazu, beraz, arretaz eta zuzentasunez.

24. Norbaitek (paperean idazten hasi aurretik) bateraezintasunen bat duela ikusiz gero, ekintza egin ezin duela, beraz, itzul diezaguke eta baliteke dirua(ren zati bat) itzultzea. Betiere kaltetu ez baldin badu. Erabakia gurea da. Beraz zure erantzunkizuna da jakitea zein baldintza bete behar dituzun eta guri jakinaraztea ala galdetzea edozein zirkunstantziak ala ezaugarrik bateraezintasuna sortzen ote dizun. Eta gonbidaturik ekarriko bazenu ekintzara bereziki ezusteko modura eginez gero (berak jakin gabe) zure ardura da betebeharrak betetzen dituela ziurtatzea.

25. Ekintza paperak dion bezalaxe, ezin dute gurekin aritu epilepsia dutenek edo bestelako arrazoiengatik zorabioak, konbultsioak, konorte-galtzak, hezurretako, artikulazioetako, bihotzeko gaitz garrantzitsurik duenik, drogen eraginpean daudenek (legezkoak izan ala ez), pertzeptzioari, kontzientziari, jokabideari eragiten dioten heinean, bederen.

26. Ezingo dute ere parte hartu haurdun daudenek. Parte hartzeko gorputz masak (pisu esaten dugun hori) Kg-tan ezingo du 80Kg-tatik gora joan (baldintza egokietan 90Kg-tara iris gaitzke), 100Kg parapente hegaldoetarako eta gomazko jauzi handietarako, 120Kg gomazko jauzi txikietarako (9 metro inguruko gomaz eta 40m ingurutik salto eginez), 150Kg sokazko jauzi pendularetarako (zubisalto, zubi2salto eta supersalto), 100Kg orokorrean tirolinetarako eta parabolsaltotarako. Baina muga hauek alda daitezke, beraz, goiko mugetatik hurbil edota gainetik baldin bazude galdegitea gomendatzen dizugu. Dena den, erreferentzia baliagarria gure baskulek emango digute, ez zure memoriak.

27. Bestelako gaitzik, zauririk, ezintasunik edo ekintzarekin (edota honen baldintzekin) talka egin dezakeen bestelako ezaugarririk bazenu, jakinarazi behar diguzu, eta, horrela, erabakiko dugu parte hartu ahal duzun, eta baiezkotan, nola.

28. Partehartze papera zeuk gorde behar duzu eskatzen dizugun arte, jauzien kasuan, hau egitera zoazenean, bestetan materialak ematen dizugunean, forfaita... Ez zaitez etorri bete bezain laister guri ekartzera. Eskatuko dizugu.

29. Partehartze papera galduko bazenu (guri eman aurretik) edota eskatzen zaizunean zuk guri berau emateko ezintasunak, ekintzan partehartzkeo eskubidea galerazten dizu. Zure betebeharra da, ba, ondo zaintzea eta eskura ukatea eskatzen dizugunerako. Ez ezazu laga alde egingo duen edo urrunduko den norbaiten eskutan. Eta kontuz haizearekin (naturala zein artifiziala izanik). Betegabeko papeleta hori aurkitzen duenak partehartzeko eskubidea eskuratzen du, baina galtzen duenak, bere dirua galtzen du.

30. Eta balorazio papera ekintza amaitu arte gorde, orduan bete eta emaiguzu. Betetzeko konpromezua hartu duzu.

31. Kontrakoa gurekin kontratatu ez baldin baduzu, behintzat, ekintza egiten den lekuraino zeure kabuz iritsi beharko duzu. Iristeko bidea posta elektronikoz edo telefonoz jakinarazi(ko) dizugu, "hurrengo ekitaldiak" atalean azal daiteke, edota zubien kasuan, hauetako bakoitzaren fitxan. Idatzitako informazioa izango da lehentasuna duena, eta ahotsezkoa beti osagarritzat joko da. Honekin iristen ez baldin bada lekura, edota berandu iristen baldin bada, gure erabakia da partehartze bertan behera lagatzea, edota konpetsazioa eskatzea (hau da, galdu dugun denboragatik edota eragin digun gainerako kalteengatik). Ia beti ekintza egiterik ez duzu izango.

32. Zubitik jauzi ekitaldi baten partehartu behar baldin baduzu, egizu klik hemen kontratua eskuratzeko. Horrela kontratazio baldintzen ideia zehatzagoa egin ahal izango duzu.

33. Garabitik edota zubitik egiten diren jauzien kasuan egizu klik hemen jauzi arau eta azalpenen dokumentua eskuratzeko. Irakur ezazu agiria arretaz egin behar (ez) duzuna argi izateko, zer sentituko duzun eta eskaintzen dizkizugun aukerak ezagutzeko.

34. Garabitik edota zubitik egiten diren jauzien kasuan derrigorrezkoa da "manifiesto puénting" delakoa sinatuz gu laguntzea, dagokion administrazioari sokadun jauzien legeztapena eta arautze arrazioizkoa eskatuz. Manifestua eta sinatzeko orrialdeak eskura ditzakezu hemen klik eginez. Lagundu baldin badiguzu honoko orrialdean ikusi ahal izango duzu http://www.puenting.net/firmas.htm.Gurekin jauziak egin nahi dituztenek derrigorrezkoa dute azaltzea. Zerrenda potoloa behar dugu, jende gehiago erakarriko duena eta administrazioak gu haintzat hartzera bultzatuko dituena. 34. Para actividades de salto desde puente y grúa es obligatorio (y automático) ayudarnos suscribiendo la hoja de recogida de

35. Gure ekintzetako edozeinean eskuhartzeko identifikazio agiri ofizial baten kopia eskatzeko eskubidea dugu, jatorrizkoaren tamainan fotokopiatuta, bi aldetara kopiatuta (jatorrizkoa bezala) eta aldebiak itsatsita, baita jatorrizkoaren tamainan moztuta ere. Agiri hau ekarriko ez bazenigu ekintzatik kanpo laga ahal zaitugu (dirurik itzuli gabe) edota guk kopia egiteko lana ordainarazi (euro bat).

36. Gure ekintzatako edozeinetan partehartzera datorren talde edo pertsona bakoitzak, jakinarazten ditugun arau eta jarraipideak betebeharra du, ekintza bideragarria edo segurua egingo dutenak. Laguntzaile gisa datozenek ere bete baharko dituzte arau hauek. Zubitik egiten ditugun jauzietan trafikoaren lehentasuna errespetatzea bereziki garrantzitsua da, asfalto gainean ez egotea (ibilgailuak pasatzen diren zubietan, bederen), balastoa edo burdinbideen ingurua (trenak pasatuz gero) edota seguruak ez direla jakinarazten diogun edozen toki, baita guretzat soilik direla jakinnarazten dizkiogunak. KOntu izan beharko dute istripurik ez eragiteko (edota hauen arriskua) beren jokabide edo axolagabekeriagatik. Zubitik erortzen zaien edozein objektuk, adibidez,baliteke norbait kaltetzea; edozein latak, botilak edota gisakoek biribilka egin eta errepidera irtenez gero, baliteke zikista edota motorista eroraraztea; edota ontzi edo objektu bat edota bere zatia edo edukia disparatuta irten daiteke ibilgailu batek zapaltzen duenean, norbait kaltetuz;. Hau, eragin duenaren erantzunkizuna izango da.

37. Adinez berakoentzat beteharrak dira:

- 16 ela 17 urte izakin edozein adinez gorakoren baimena lortu beharko dute (ezaguna ez baldin badute ere).

-14 edo 15 urtedunek, eurenganako nolabaiteko autoritatea duten norbaiten baimena beharko dute: irakasle, entrenatzaile, monitore, ahaide (tutore ez izan arren).

- 13 ala urte gutxiago izanez gero baimena legezko tutoreak sinatu beharko dio (guraso batek edota bere patria potestatea duen norbaitek).

38. Parteharlearen betebeharra izango da ere ekintzarako egokia den moduko janzkera eta tresneria ekartzea. Pista modura:

- Zubitik jauziak egiteko: jeans prakak ekidin (edota oihal gogorreko edozein) hestuak baldin badira behintzat. Ekarri zangoa eta zangotartea ondo bereiztea ahalbideratzen dizuten prakak, "paketxoa" egitea (gizonezkoen kasuan), horrela zintak zangoari itsatsita pasako dizkizugu, eta ez koskoilen gainetik. Emakumezkoen kasuan arriskua ez da potroak zapaltzekoa, "Maná efektua" sufritzea baino. Lurrera (hau bustia egonez gero) eta oinetara ondo helduko zaizkizun oinetakoak ekarri. Hobe da galtzeerdiak ere ekartzea, zangouhalak zangoa mintzeko aukera txikiagoa izan dadin. Ez ekarri bota alturik (txorkatiletik gorakoak), txankletak, sandaliak, eskalapoiak, mokasinak... Ez ekarri txorkatilan hebilarik, kremailerarik, errematxerik... daramatzaten prakarik, ezta punta hestutzeko bolatxo soka-hestutzaileak daramatzen horiek, bazertu ezingo balira, behintzat. Bero egoteko moduko arropa ekarri (gero autoan lagako baldin baduzu ere) haizea baldin badabil hotza pasako baituzu (dabilen aireak beroa lapurtzerakoan), sentsazio termikoa termometroek markatzen dutenaren dezente behetik gon daiteke. Eguzkitsu suertatuz gero, eguzkiaren izpi ultremoretatik babesteko krema har ezazu. Bero egunetan, nahikoa edari ekarri (alkoholik gabea) zeuretzat eta zuen talde osoarentzat, zubian bero handia sufri daiteke eta ez dizugu gure ura emango, beharrezkoa dugu, eta ezin gara gehiago erostera joan. Kontu izan dakartzazun botilekin eta latekin, errepidera eroriz gero eta bertatik biribilka hasiz gero, heriotz istripua eragin diezaiokete motoz aa bizikletaz pasatzen ari denari. Kontu izan ere zubitik behera eror ez daitezen, bezeroren bat, ikusleren bat ala gure monitoretako bat kalte dezakezu. Baita beste edonor ere. Beirazko botilak debekatuta daude zubian (ebakiak ekiditeko eta beren hondakinek sokak kalte ditzaketelako ere).

- Jauzikaritza egiteko arropa erosoa ekarri, beroa (mauka eta zango luzekoa) baina arina. Kirol oinetakoak ekarri, ondo lotzen direnak,. Mendiko botarik ez. Ipurbabesik baldin beduzu (arroilak eta trokak jaisteko erabiltzen direnen modukoak) ekar ezazu, zure prakak salba ditzakete.

- Parapente egiteko janzkera erosoa ekarri, beroa (mauka eta zango luzekoa) baian arina. Kirol oinetakoak, oinera zein lurrera ondo heltzen denekoa. Txorkatila babestea hobe, mendiko bota arinak edota trekking modukoak. Eguzki babeserako betaurrekoak ekarri (zintaz, gomaz, sokaz...) lotzeko modukoak, eror ez dakizkizun. Eskularru arinak ekartzea hobe (forro polarrezkoak, larru finekoak, artilezkoak, gantxilozkoak...).

- Bizikleta ikastaroa egiteko ekar ezazu arropa erosoa, bereziki pedalei eragitea (hots, belauna aldakaraino igotzea) baimenduko dizuten praka lasak. Negua izanez gero jantzi bero baina arinak. Hobe da hainbat jantzi finak bata bestearen gainetik ekartzea (horrela banaka-banaka kendu ahal izateko) potoloak diren gutxi batzuk baino, atera eta aurrera, gora eta behera berotu egingo baitzara (beti gertatzen da). Lurrera zein oinetara ondo heltzen diren kirol oinetakoak. Txorkatila babestuz gero hobe. Mendiko bota arinak edo trekking modukoak. Eskularru arinak ekartzea komeni da (forro polarrezkoak, larru finekoak, artilezkoak, gantxilozkoak...) eskuak ez dakizkizu mindu eta babak ateratzeko arriskua gutxitzeko. Irakurtzeko berauek behar izanez gero, betaurrekoak ekarri, lehen eta azken egunetan paperak bete beharko baitituzu (izenematekoak eta baloratzekoak).

- Arroilak eta trokak jaisteko bainujatzi txikia ekar ezazu (slip, tanga ala boxer modukoa bermuda baina hobe) neopreno azpian (barruan) ondo sartuko zaizuna. Jantzi lehorrak gordetzeko poltsa edota motxila, bainujantzi bustia ordezkatuko duen barne aldakina. Ekar ezazu ere bustitakoak gordetzeko plastikozko poltsaren bat. Lehortzeko toaila. Eta, oso garrantzitsua, jaitsiera osterako oinetako lehorrak eta jaitsiera egiteko bustitzea axola ez zaizkizun oinetakoak. Hoberena Mendiko bota arinak edo trekking modukoak. Izan daitezke ere kirol oinetakoak, baina haitz bustian irrist egingon ez dutenak, bestela, abliteke jaitsierarik gabe geratzea ere. Jaitsiera luzea izanez gero, hurbiltze ibilaldi osorako, jaitsierarako eta itzulerarako nahikoa edatekoa ekarri (iraupena eta iturririk ba ote dagoen haintzat hartu) botila hauskaitzetan, jaki arin eta kalorikoak.

- Rafting egiteko bainujatzi txikia ekar ezazu (slip, tanga ala boxer modukoa bermuda baina hobe) neopreno azpian (barruan) ondo sartuko zaizuna. Jantzi lehorrak gordetzeko poltsa edota motxila, bainujantzi bustia ordezkatuko duen barne aldakina. Ekar ezazu ere bustitakoak gordetzeko plastikozko poltsaren bat. Lehortzeko toaila.

- Oinezko ibiladietarako jantzi erosoak, eguraldiaren araberakoak (aldakorra izan daiteke), ibiltzeko egokiak diren prakak, (ibilbidea haitzat hartu). Negua izanez gero jantziak erosoak baina arinak izan daitezela. Hobe da hainbat jantzi finak bata bestearen gainetik ekartzea (horrela banaka-banaka kendu ahal izateko) potoloak diren gutxi batzuk baino, atera eta aurrera, gora eta behera berotu egingo baitzara (beti gertatzen da). Kirol oinetakoak, lurrera zein oinetara ondo helduko dena. Txorkatila babestuz gero hobe. Mendiko bota arinak edo trekking modukoak. Negua izanez gero eskularruak ekartzea komeni da. Eguzkia itxaronez gero eguzki babeserako betaurrekoak ekarri, eguzki babes krema eta kapela arin bat egoki zan dateke ere. Edateko nahikoa (eta egokia) ibilaldi guztirako (gahiago hartzeko lekurik ba ote dagoen begiratu) botila ez hauskorretan, jateko egoki eta kalorikoa ekarri.

- Quad ibilbidetarako arropa erosoa, soin-adarrak babesten dituena (harri txiktxarrak mindu ez dakizkizun) baina dagoen eta espero den tenperaturari egokituta. Oinetakoek oinak estali eta babestu behar dizkizute. Begiak babestuko dizkizuten betaurrekoak (adaxka, harriska eta hautsa dira arriskuak).

38. Gure mezu elektronikoak jasotzeko, hala nahi baldin baduzu, zure sistema informatikoak gure mezuak "spam" (desira ez den posta) moduan ez hartzea komeni da. Horretarako gure helbide elektronikoa zure posta zerrendatan sar ezazu (Outlook Express-ekotan), edo Outlook-eko kontaktuen artean, adibidez. Gogoan izan posta elektronikoa izango dela zure erreserb(ar)en baieztapena, agiriak eta beharrezko informazioa bidaltzeko bidea. Beraz arreta emaiozu zure posta elektronikoari gurekin ekintza bat antolatzen ari zarenean eta egitekotan zarenean.

 

Egizu klik hemen ekintza bakoitzaren san¡lneurriak eta bestelako baldintzak ezagutzeko
Egizu klik hemen hasierara joateko (itzultzeko)

escríbenos un e-mail indicándonos lo que quieres (hacer) y dónde

www.bungee-dance.net